Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

blogmix
Blog honetan gai batzuen buruzko (kirolak,musika,berriak,zinema...)informazioa eskeitzen da

15/01/2007 GMT 1

emakumeen kontrako indarkeria

blogmix @ 11:37

22 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan

22 urteko mutil gazte bat atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita.

Ertzaintzak azaldu duenez, erasoa atzo 18:30 inguruan gertatu zen: emakumezkoa paseoan zebilen Gasteiz erdialdeko kale batean, semearekin, bikotekidea inguratu, ileetatik heldu eta lurrera bota zuenean. Ondoren, erasotzaileak handik alde egin zuen emakumezkoari hiltzeko mehatxua egiten zion bitartean.

Biktima bere kabuz osasun zentro batera joan zen, erasoak eragindako zauriak senda ziezaizkioten. Halaber, gertatutakoa salatu zuen, eta ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak. Horren ondorioz, bart goizaldeko ordubata eta erdiak aldera 22 urteko RA.A.D. atxilotu dute, bere etxean, Santa Isabel kalean.

Trackback URI

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. oso ondo dago 40 principales-en lista, hurrengo batean youtubetik vidoaklipak sartu mesedez,hobeto izango litzateke

    OLATZ ETA SILVIA | 2007-01-15 - 12:09:11 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!