Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

blogmix
Blog honetan gai batzuen buruzko (kirolak,musika,berriak,zinema...)informazioa eskeitzen da

Atala: Berriak

01/06/2007 GMT 1

Durrumako auto istripua

blogmix @ 09:32

Maiatzak 24ean, goizeko 7etan N-1 errepidean, Durruma (araba) parean istripu oso larria gertatu zen, 17 ibilgailu elkarren artean jo zutela. Irunera bidean (Gipuzkoan) zihoan autobus batek sua hartu zuen eta bide bazterrean geratu zen, baina autobusaren zati bat errepidea hartuz. Bere atzetik zihoan kamioi batek, sua ikusterakoan eta lainoak zirela eta, autobusaren kontra jo zen, ondoren, atzetik zihoazen ibilgailuek elkar jo zuten.
Honen ondorioz, hildako bat egon zen (furgonetako gizon bat)eta 17 larri zaurituta, horietako lau Santiago ospitalera eraman zuten eta besteak Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

25/05/2007 GMT 1

17 ibilgailuko istripua

blogmix @ 09:22

Pertsona bat hil da eta lau larri zauritu dira 17 ibilgailuk elkar jo ostean, Durruman
Hildako bat eta 19 zauritu eragin zituen atzo, maiatzak 24, goizeko zazpietan N-1 errepidean, Durruma parean (Araba), gertatutako auto istripu anitzak. 17 ibilgailuk elkar jo zutela. Irunera bidean (Gipuzkoa) zihoan autobus batek su hartu zuen eta bide bazterrean geratu zen, errepidearen zati bat hartuz. Atzetik zihoan kamioi batek, sua ikustean, galgatu egin zuen. Eta honen ondoren kamioiaren atzetik zihoazen ibilgailuek elkar jo zuten.
Istripuaren ondorioz furgoneta bateko gidaria hil zen eta beste 19 pertsona zauritu ziren. Horietatik lau Gasteizko Santiago ospitalera eta besteak Txagorritxura joan ziren. Bi oso larri eta beste bi larri zeuden ospitalera sartzean.

Gasteiztik Iruñera zihoan Burundesa lineako autobusak matxura izan zuen Durruma parean. Felix Perez de Heredia autobus gidariak adierazi zuenez, Aguraingo geltokitik irten eta «N-1ra sartu bezain laster», autobusak matxura bat izan zuen. «Motorretik ke ugari irteten zen eta su hartu zuen azkenean. Nirekin zihoazen zortzi bidaiariak arazorik gabe atera ziren, baina autobusa errepideko eskuineko bidearen zati bat oztopatuz geratu ginen, sutan». Gidariak, bestalde, behe lainoz inguraturik zeudela esan zuen eta gelditu ostean kolpeak entzun zituztela.

21/05/2007 GMT 1

Ibilaldia zapuztuta geratu zen eguraldiaren ondorioz

blogmix @ 11:09

Atzo Balmasedan, Enkarterrietako ikastolak antolatuta, Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia ospatu zen, Ibilaldia alegia.

Eguraldia (euria eta ekaitza) dela medio, eguna zapuztu zieten eta espero zituzten 100.000 lagun kopuruarengatik urrun geratu ziren. Nahiz eta milaka lagun joan, bildutako diru kopurua ez dela nahikoa Zubi Zaharra ikastolaren bigarren hizkuntzako eraikin berria eraikitzeko.

Horregatik Ibilaldiko antolatzaileek diru laguntza eskatzen dute atzo joan ezin izan zutenei eta nahi duenak ematen diren kontu hauetan sartu ahal du dirua: BBK -ko 2095 011460 9107570540an edo Euskadiko Kutxako 3035 010420 1040043202 kontuan.

22/03/2007 GMT 1

Abiatu da korrika Karrantzan

blogmix @ 22:52

Hasi da aurtengo Korrika Karrantzan, eta hurrengo hamar egunetan ez du atsedenik hartuko, apirilaren 1ean Iruñera heltzen den arte.

Karlos Santesteban idazle karrantzarrak hartu du lekukoa bere ama Lourdesen eskutik, eta azken metroetan Eider alabari eman dio.

17:30etan eman ditu lehenengo urratsak aurtengo Korrikak, eta Enkarterritik abiatuta, Araba alderako bidea hartuko du. Hala, Laudio eta Amurrio inguruan izango da gauerdian.

17:00etarako ehunka lagun zeuden Karrantzako plazan. Aurrena Korrika Karrantzan hasi dela oroimenean gera dadin plaka bat ezarri dute udal ordezkariek kioskoan. Dantzarien aurreskuarekin amaitu da plaka erakusteko ekitaldi hori.

Arestian esan bezala, aurreneko aldia da Korrika Karrantzatik igarotzen dela, eta, horrenbestez, Enkarterriko herri horrekin aspalditik duten zorra kitatu nahi dutela agertu dute egunotan Korrikaren antolatzaileek. Ondorioz, giro bereziz bizi dituzte Karrantza inguruan egun hauek.

Ikastetxean jai giroa sumatu zitekeen atzo. Korrika sekula ez da handik pasa eta, horregatik, ikasle gehienentzat lehenengo Korrika izango dela ohartarazi zuen irakasle batek.

Goizeko 10:30etatik aurrera, herri kirolak, dantzaldia, bertsolariak eta Txan magoaren ikuskizuna izango dute, gaur Karrantzan arratsaldeko ekitaldia egin aurretik.

19/03/2007 GMT 1

Gasteizen etxe bat erre zen.

blogmix @ 12:18

Martxoak 19 larunbatean Etxe bat erre zen Samaniego kalean
Etxe honen teilatu osoa erre egin zen. Nahiz eta kalte ekonomiko asko sortu, ez zen sauriturik egon. Hasieran kea ateratzen hasi zen, ondoren minutu batzuetan zehar dena gelditu egin zen, baina batbatean explosio handi bat gertatu zen eta sua leku guztietatik ateratzen hasi zen 1m altuerakoa gutxi gora behera. Segituan suhiltzaileak heldu ziren (han zeuden personak deituak, lehenengoa konturatzen 4 urteko ume bat izan zen) 2 kamioi behar izan zituzten sua itzaltzeko. Oraindik ez daukate oso argi sutearen arrazoia, baina uste da aparatu elektriko baten funtzionemendu txarraren errua izan zela.
6. pisua (atikoa)guztiz kixkalita gelditu zen; 4. eta 5. pisuak urez beteta daude suhiltzaileek erabili behar izan zuten urarengatik , eta honen ondorioz etxea momentuz utzi behar izan dute , gainontzeko pisuek baita desalojatu behar izan dute etxea, zeren eta ura filtratuko den ziurtasun dute. Gainera toldo bat jarri dute teilatu kixkaliaren gainean, prebisioek aste osorako euriak eta elurra espero dituztelako.

Nafarroaren espainiartasuna aldarrikatu du eskuinak Iruñean.

blogmix @ 12:17

Forua eta askatasuna, Nafarroa ez da negoziagai lelopean manifestazioa antolatu zuten larunbatean, Nafarroako Gobernuko eusten duten alderdiek: UPNk eta CDNk. Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta kontseilari guztiek parte hartu zuten eta PP alderdiko buruzagi nagusiak ere egon ziren.
Nafarroako gobernuak baliabide guztiak jarri zituen, eta horretarako Espainiako eta Nafarroako banderatxoak banatu zituzten. Aldarrikatutako ohiuak Espainiako lehendakariaren kontrakoak eta Espainia nazio gisa goratzen zituztenak izan ziren.
Manifestazioa Golem zinematokitik Sarasale pasalekura joan zen. Gobernu ordezkaritzaren arabera 75.000 pertsona bildu ziren eta 103.000 Foruzaingoaren arabera.

15/01/2007 GMT 1

emakumeen kontrako indarkeria

blogmix @ 11:37

22 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan

22 urteko mutil gazte bat atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita.

Ertzaintzak azaldu duenez, erasoa atzo 18:30 inguruan gertatu zen: emakumezkoa paseoan zebilen Gasteiz erdialdeko kale batean, semearekin, bikotekidea inguratu, ileetatik heldu eta lurrera bota zuenean. Ondoren, erasotzaileak handik alde egin zuen emakumezkoari hiltzeko mehatxua egiten zion bitartean.

Biktima bere kabuz osasun zentro batera joan zen, erasoak eragindako zauriak senda ziezaizkioten. Halaber, gertatutakoa salatu zuen, eta ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak. Horren ondorioz, bart goizaldeko ordubata eta erdiak aldera 22 urteko RA.A.D. atxilotu dute, bere etxean, Santa Isabel kalean.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!