Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

blogmix
Blog honetan gai batzuen buruzko (kirolak,musika,berriak,zinema...)informazioa eskeitzen da

01/06/2007 GMT 1

Durrumako auto istripua

blogmix @ 09:32

Maiatzak 24ean, goizeko 7etan N-1 errepidean, Durruma (araba) parean istripu oso larria gertatu zen, 17 ibilgailu elkarren artean jo zutela. Irunera bidean (Gipuzkoan) zihoan autobus batek sua hartu zuen eta bide bazterrean geratu zen, baina autobusaren zati bat errepidea hartuz. Bere atzetik zihoan kamioi batek, sua ikusterakoan eta lainoak zirela eta, autobusaren kontra jo zen, ondoren, atzetik zihoazen ibilgailuek elkar jo zuten.
Honen ondorioz, hildako bat egon zen (furgonetako gizon bat)eta 17 larri zaurituta, horietako lau Santiago ospitalera eraman zuten eta besteak Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

25/05/2007 GMT 1

17 ibilgailuko istripua

blogmix @ 09:22

Pertsona bat hil da eta lau larri zauritu dira 17 ibilgailuk elkar jo ostean, Durruman
Hildako bat eta 19 zauritu eragin zituen atzo, maiatzak 24, goizeko zazpietan N-1 errepidean, Durruma parean (Araba), gertatutako auto istripu anitzak. 17 ibilgailuk elkar jo zutela. Irunera bidean (Gipuzkoa) zihoan autobus batek su hartu zuen eta bide bazterrean geratu zen, errepidearen zati bat hartuz. Atzetik zihoan kamioi batek, sua ikustean, galgatu egin zuen. Eta honen ondoren kamioiaren atzetik zihoazen ibilgailuek elkar jo zuten.
Istripuaren ondorioz furgoneta bateko gidaria hil zen eta beste 19 pertsona zauritu ziren. Horietatik lau Gasteizko Santiago ospitalera eta besteak Txagorritxura joan ziren. Bi oso larri eta beste bi larri zeuden ospitalera sartzean.

Gasteiztik Iruñera zihoan Burundesa lineako autobusak matxura izan zuen Durruma parean. Felix Perez de Heredia autobus gidariak adierazi zuenez, Aguraingo geltokitik irten eta «N-1ra sartu bezain laster», autobusak matxura bat izan zuen. «Motorretik ke ugari irteten zen eta su hartu zuen azkenean. Nirekin zihoazen zortzi bidaiariak arazorik gabe atera ziren, baina autobusa errepideko eskuineko bidearen zati bat oztopatuz geratu ginen, sutan». Gidariak, bestalde, behe lainoz inguraturik zeudela esan zuen eta gelditu ostean kolpeak entzun zituztela.

21/05/2007 GMT 1

EL CANTO DEL LOCO

blogmix @ 11:18

El canto del loco Madrilen jaio zen bere fundatzaileak, Iván eta Dani direla, 1994ean antzerki eskola batean ezagutu zirenean. 2000. urtean beraien ametsa egi bihurtu zuten: bere lehenengo albuma ateratzea. Eta momentu honetratik aurrera bere arrakastak gora egin du.
2 fundatzaileek (Iván eta Dani) David Daniren lehengusua sartu zuten taldean. Eta beranduago, Jandro, bateria sartu zuten. Apur bat geroago, Chema ere sartu zen, Daniren fakultateko laguna.
Bere lehenengo albuma 2000an grabatu zuten "El canto del loco" izenarekin. Eta lehenengo singela "Pequeñita" izan zen, abesti hau enblematikoa izan zen taldearentzat eta gainera taldea sortu baino lehenago konposatu zuten.
2007an "Eres un canalla"rekin los 40an lehenemgo postua lortu zuten. Eta el canto del loco albumak 80000 kopia baino gehiagop saldu zituen.
2002an a contracorriente albuma atera zuten, urte honetan Espainiako musikaririk hoberenetako MTV Music Awards-en nominatua izan ziren.
2003an Hombres G-ri tributo batean parte hartu zuten "Voy a pasarmelo bien" abestiarekin.
Beste bi disaka atera dituzte:
Esatados de animo
Zapatillas

Eta gainera zurrumurru batzuen esanetan diska berri bat espero da 2008rako.

(nire irudietara joan argazkia ikusteko)

Canneseko Zinemaldia

blogmix @ 11:17

Canneseko Zinemaldia, Canneseko hirian(Frantziako kostaldean) egiten den zinemaldi internazionala da. Zinemaldia 1946. urtetik egiten da. Harrezkeroztik, urtero ospatzen da. Zinemaldiak munduko kazetari eta komunikabide mordoa biltzen ditu eta zinemako izar asko ere elkartzen dira.
Zinemaldi honetan ematen den saria "Palma de Oro" deitzen da, eta epaimahai internazional batek aukeratzen du irabazlea. Urte batzuetan, pelikula desberdinak partekatzen dute saria. Zinemaldi hau "A" motako zinemaldia da.
Urte honetan, zinemaldiak 60 urte bete ditu. Maiatzaren 16tik 27ra iraungo du. Aurten, Chile eta Mexicoren presentzia izan du zinemaldiak. Lehenengo aldia da, nazio hego-amerikarren presentzia dagoela. Zinemaldia "My blueberry nights" filmarekin hasi zen, Wong Kar-wai zuzenduta eta Jude Law protagonista izanik. Gainera espainiako 3 film estreinatu dira:"Una cierta mirada", "Las horas del día" eta "El orfanato". Azken honetan, Belen Rueda protagonista da.

Ibilaldia zapuztuta geratu zen eguraldiaren ondorioz

blogmix @ 11:09

Atzo Balmasedan, Enkarterrietako ikastolak antolatuta, Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia ospatu zen, Ibilaldia alegia.

Eguraldia (euria eta ekaitza) dela medio, eguna zapuztu zieten eta espero zituzten 100.000 lagun kopuruarengatik urrun geratu ziren. Nahiz eta milaka lagun joan, bildutako diru kopurua ez dela nahikoa Zubi Zaharra ikastolaren bigarren hizkuntzako eraikin berria eraikitzeko.

Horregatik Ibilaldiko antolatzaileek diru laguntza eskatzen dute atzo joan ezin izan zutenei eta nahi duenak ematen diren kontu hauetan sartu ahal du dirua: BBK -ko 2095 011460 9107570540an edo Euskadiko Kutxako 3035 010420 1040043202 kontuan.

2007 urteko F1 mundialaren emaitzak

blogmix @ 10:58

Pilotoen arabera

pilotoak taldea puntuazioa

1. Lewis Hamilton McLaren-Mercedes 30 puntu
2. Fernando Alonso McLaren-Mercedes 28 puntu
3. Felipe Massa Ferrari 27 puntu
4. Kimi Räikkönen Ferrari 22 puntu
5. Nick Heidfeld BMW Sauber 15 puntu
6. Robert Kubica BMW Sauber 8 puntu
7. G.Fisichella Renault 8 puntu
8. Nico Rosberg Williams-Toyota 5 puntu
9. David Coulthard Red Bull- Renault 4 puntu
10. Jarno Trulli Toyota 4 puntu

Marken arabera

taldea puntuazioa
1. McLaren-Mercedes 58
2. Ferrari 49
3. BMW Sauber 23
4. Renault 11
5. Williams-Toyota 5
6. Toyota 5
7. Red Bull-Renault 4
8. Super Aguri-Honda 1
9. Honda 0
10. STR Ferrari 0

23/03/2007 GMT 1

SASKIBALOIA

blogmix @ 10:54

ACB LIGA

25. jardunaldia

Etosa Alicante - DKV Joventut 86 - 76
Winterthur F.C. Barcelona - Real Madrid 73 - 68
Gran Canaria Grupo Dunas - Caja San Fernando 89 - 67
MMT Estudiantes - Lagun Aro Bilbao Basket 94 - 86
C.B. Granada - Bruesa GBC 80 - 68
Grupo Capitol Valladolid - Alta Gestión Fuenlabrada 71 - 63
Polaris World CB Murcia - Akasvayu Girona 80 - 81
Pamesa Valencia - Unicaja 74 - 66
Tau Cerámica - ViveMenorca 96 - 59

Kalifikasioa:
IRABAZITAKO PARTIDUAK:
1 Real Madrid 19
2 TAU Cerámica 19
3 Akasvayu Girona 17
4 Winterthur F.C. Barcelona 16
5 DKV Joventut 15
6 Unicaja 14
7 Gran Canaria Grupo Dunas 14
8 Pamesa Valencia 13
9 MMT Estudiantes 12
10 Caja San Fernando 12
11 C.B. Granada 11
12 Alta Gestión Fuenlabrada 11
13 Polaris World CB Murcia 10
14 Etosa Alicante 10
15 Lagun Aro Bilbao Basket 9
16 Bruesa GBC 8
17 Grupo Capitol Valladolid 8
18 ViveMenorca 7

LEHENENGO F1 TXAPELKETA

blogmix @ 10:35

Lehenengo formula 1eko kampeonatoa, Martxoaren 18an (igandean) ospatu zen, Melbournen (Australia). Albert Park deituriko zirkuitoan.

Larunbatean Kimi Raikkonen, ferrariarekin, Pole Position-a lortu zuen. Fernando Alonso honen atzetik izanda. Felipe Massak motorra aldatu zuen eta honen ondorioz, 6 postu atzeratzeko beharra eduki zuen.

Igandean Fernando Alonsok oso gaizki hasi zuen, bigarren postutik, laugarren postuan gelditu arte.

Alonso eta Kimi-ren arteko distantzia 14 segundukoa zen karrera osoan zehar, Kimi pistatik pixkat atera arte, honek 11.4 segundutara jarri zenean.

58 buelta igaro ondoren, Kimi Raikkonek lehenengo postuan igo zen Podium-era, Fernando Alonso eta Luis Hamilton honen atzetik.

Askok esaten duten bezala, Fernando Alonsok bere eskuderiaren aldaketaz damutu zen.

22/03/2007 GMT 1

Abiatu da korrika Karrantzan

blogmix @ 22:52

Hasi da aurtengo Korrika Karrantzan, eta hurrengo hamar egunetan ez du atsedenik hartuko, apirilaren 1ean Iruñera heltzen den arte.

Karlos Santesteban idazle karrantzarrak hartu du lekukoa bere ama Lourdesen eskutik, eta azken metroetan Eider alabari eman dio.

17:30etan eman ditu lehenengo urratsak aurtengo Korrikak, eta Enkarterritik abiatuta, Araba alderako bidea hartuko du. Hala, Laudio eta Amurrio inguruan izango da gauerdian.

17:00etarako ehunka lagun zeuden Karrantzako plazan. Aurrena Korrika Karrantzan hasi dela oroimenean gera dadin plaka bat ezarri dute udal ordezkariek kioskoan. Dantzarien aurreskuarekin amaitu da plaka erakusteko ekitaldi hori.

Arestian esan bezala, aurreneko aldia da Korrika Karrantzatik igarotzen dela, eta, horrenbestez, Enkarterriko herri horrekin aspalditik duten zorra kitatu nahi dutela agertu dute egunotan Korrikaren antolatzaileek. Ondorioz, giro bereziz bizi dituzte Karrantza inguruan egun hauek.

Ikastetxean jai giroa sumatu zitekeen atzo. Korrika sekula ez da handik pasa eta, horregatik, ikasle gehienentzat lehenengo Korrika izango dela ohartarazi zuen irakasle batek.

Goizeko 10:30etatik aurrera, herri kirolak, dantzaldia, bertsolariak eta Txan magoaren ikuskizuna izango dute, gaur Karrantzan arratsaldeko ekitaldia egin aurretik.

19/03/2007 GMT 1

Gasteizen etxe bat erre zen.

blogmix @ 12:18

Martxoak 19 larunbatean Etxe bat erre zen Samaniego kalean
Etxe honen teilatu osoa erre egin zen. Nahiz eta kalte ekonomiko asko sortu, ez zen sauriturik egon. Hasieran kea ateratzen hasi zen, ondoren minutu batzuetan zehar dena gelditu egin zen, baina batbatean explosio handi bat gertatu zen eta sua leku guztietatik ateratzen hasi zen 1m altuerakoa gutxi gora behera. Segituan suhiltzaileak heldu ziren (han zeuden personak deituak, lehenengoa konturatzen 4 urteko ume bat izan zen) 2 kamioi behar izan zituzten sua itzaltzeko. Oraindik ez daukate oso argi sutearen arrazoia, baina uste da aparatu elektriko baten funtzionemendu txarraren errua izan zela.
6. pisua (atikoa)guztiz kixkalita gelditu zen; 4. eta 5. pisuak urez beteta daude suhiltzaileek erabili behar izan zuten urarengatik , eta honen ondorioz etxea momentuz utzi behar izan dute , gainontzeko pisuek baita desalojatu behar izan dute etxea, zeren eta ura filtratuko den ziurtasun dute. Gainera toldo bat jarri dute teilatu kixkaliaren gainean, prebisioek aste osorako euriak eta elurra espero dituztelako.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!